Borrar

Azpeitia

Izen-emateak itxita, gaur egingo da Domusa Teknik lasterketetako zozketa

E. A.

Azpeitia.

Osteguna, 13 azaroa 2025, 20:15

Comenta

Domusa Teknik lasterketetako izen-emateak zabalik izan dira azaroaren 11ra bitartean. Behin aukera hau itxita, gaur, ostirala, egingo da dortsalen zozketa. Udaletxeko pleno aretoan izango da ekitaldia, arratsaldeko 18:30ean. Jendearentzat irekia izango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da Youtube plataformaren bitartez.

Antolakuntzak adierazi duenez, udaletxeko ordezkariak ere bertan izango dira zozketa gainbegiratzen eta «gardentasuna bermatzen».

Ia 2.000 lagunek eman dute izena Domusa Teknik probetarako. 816 pertsonak Domusa Teknik 40 MLK probarako eta horietatik 550 lagunek eskuratu ahal izango dute dortsala. Bestalde, 1.108 pertsonek eman dute izena 15 MLK probarako (850 gizonezkok eta 258 emakumezkok). Horietatik 200 dortsal izango dira mutilen-tzat eta beste 200, neskentzat.

Partehartzaileen zerrendak www.domusateknik40mlk. com webgunean izango dira ikusgai. Datorren maiatzaren 9an izango dira Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK probak, Lasterketa luzean bosgarren edizioa jokatuko da eta motzaren hirugarrena izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Izen-emateak itxita, gaur egingo da Domusa Teknik lasterketetako zozketa