Azpeitia
Itsasi euskal Kultur taldearen eguna ospatuko da datorren azaroaren 29anBazkaria antolatu dute taldekidek eta interesa dutenek elkarteko norbaiti esan edo taldeko helbide elektronikora idatzi dezakete
E. A.
Azpeitia.
Larunbata, 22 azaroa 2025, 21:06
Itsasi Euskal Kultur Taldeak, urtero egin ohi duen bezala, taldeko eguna ospatuko du datorren larunbatean, azaroaren 29an. Hori dela eta, egitarau oparoa antolatu dute eta taldeko kideak zein kide ohiak gonbidatu nahi dituzte parte harztera. Goizeko 11:00etan dantzari txikiak Frontoi Txikin elkartuko dira eta hortik abiatuta, Alde Zaharreko hainbat tokitan dantzak eskainiko dituzte. Besteak beste, Perez Arregi plazan, Plaza Txikian, Olazko Amaren plazan eta enparantza nagusian izango dira.
Ondoren, taldeko kide zein kide ohiek bazkari batekin emango diote egunari jarraipena. Eguraldi txarra izanez gero, dantza ekitaldia frontoi txikian eskainiko dute. Itsasiko kideek taldekide ohi guztiak gonbidatu eta animatu nahi dituzte bertan parte hartzera. Interesa dutenek, Itsasiko kideren bati esan edo taldeak duen emailera (itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com) idatzita eman dezakete izena.