Azpeitia
Iraurgin aparkatu ahal izango da gauez Etxe-Alaiko obrek irauten duten bitarteanE. A.
Azpeitia.
Astelehena, 10 azaroa 2025, 20:36
Azpeitiko Udalak hasi ditu Etxe Alaiko bigarren faseko lanak. Lanek irauten duten bitartean -zenbait aparkaleku ez direnez erabilgarri egongo-, Iraurgi ikastetxean aparkatu ahal izango da 19:00etatik 08:00etara. Gaur egun, Iraurgi ikastetxea irekita egoten da gauetan aparkatzeko, Santutxotik sartuta. Etxe Alaiko lanek iraun bitartean, goiko aldean ere aparkatu ahal izango da gauez.
Hiru fasetan banatu dira Etxe Alai auzoa berrurbanizatzeko lanak. Urte hasieran amaitu ziren lehen faseko lanak, 4 eta 9 zenbakien arteko atzeko aldera ematen duen zatikoak, eta aste honetan hasi dira bigarren fasekoak. Kale bat goragoko eremua hartzen du fase berriak; hau da, 4 eta 9 zenbakien arteko aurreko aldea. Azpiegiturak berrituko ditu udalak (espaloiak, eskailerak, saneamendua...). 314.700 euroko inbertsioa egingo du, eta Art Eraikuntzak enpresari esleitu zaio obra.
Aurreikuspenen arabera, bi hilabete eta erdi beharko dituzte lanak bukatzeko.
Auzoa berrurbanizatzeko hirugarren fasea ere «epe laburrean» aterako dela lizitaziora aurreratu du udalak, eta datorren urtean gauzatuko dituzte lanak.
Azkenaldian obrak egin dira herriko beste zenbait puntutan eta jada amaituta aude,Arana kaleko 9 eta 17 zenbakien arteko espaloia berritzeko lanak, esaterako. Euskal Herria auzoko bidegorria Azpeititik Azkoitira doan bidegorriarekin lotzeko obrak ere bukatu dituzte.