Inoizko San Silbestre «herrikoiena, parekideena eta inklusiboena» izango da
Xeye atletismo taldeak, beste behin, mimo handiz antolatu du proba eta lasterketaren kilometro bakoitzak bere leloa izango du
'Euskaraz eta elkarrekin, 2024ra gogoarekin'; 'Etortzear dagoenarekin amestu'; 'Ospatuz bukatu, gozatuz hasi'; 'Aldapan gora, aldapan behera, iritsi gara helmugara'; 'Antxintxike bukau, lasterka hasi'; 'Ez ... da helmuga, bidaia da. Eguneroko abenturaz goza dezagun. Zorionak 2024! '. Honakoak dira aurtengo San Silbestre lasterketan kilometroz kilometro -sei izango ditu ibilbideak- irakurri ahal izango diren leloak.
Aurtengoan '6km, 6 esaldi, Ondo bukatu, hobeto hasi!' lelopean herritarren esaldiak bildudituzte Xeye atletismo taldekoek. 90 esaera jaso dituzte guztira eta horietatik sei aukeratu. Bakoitza probaren kilometro puntu bakoitzean jarriko dute, Aukeratutako sei esaldien egileek bi pertsonentzako afari bonu bana jasoko dute Azte-ko tabernetan afaltzeko.
-
12.00etan Lasterketa nagusia 12:00etan hasiko da eta 6 km izango ditu. Dortsal guztiak agortuta badaude ere, bajen ondorioz, gutxi batzuk badituzte.
-
11.00etan Lasterketa inklusiboa ere egingo dute, 11:00etan, plazatik hasita. Marea Urdinako eta Goienetxe fundazioko kideen laguntzarekin.
-
11.30etan Tartean, 11:30ean hasita, itzuli bateko eta 3 kilometroko lasterketa motzagoa egingo dute, 12 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.
Lasterketa nagusia 12:00etan hasiko da. 6 km izango ditu eta «aldaketa txiki» batzuk egin dituzte zirkuitoan «pilaketarik ez egoteko». Dortsal guztiak agortuta badaude ere, Xeyetik adierazi dutenez, bajen ondorioz, gutxi batzuk badituzte. San Silbestre bezperan banatuko dituzte dortsalak, beraz, norbaitek beharko balu, agertu plazara eta garaiz izanez gero, lor dezake dortsala.
Sei kilometroko lasterketaz aparte, azken urteetan ohikoa bilakatu den lasterketa inklusiboa ere egingo dute, 11:00etan, plazatik hasita. Marea Urdinako eta Goienetxe fundazioko kideen laguntzarekin.
Lasterketa inklusiboaren eta lasterketa nagusiaren artean, itzuli bateko eta hiru kilometroko lasterketa motzagoa egingo dute, 11:30ean hasita, 12 urtetik gorako edozeinek har dezake parte eta oraindik eskura daitezke dortsalak.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión