Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Ilunpeko entrenamenduak irailak 7ko astean hasiko dira. DV

Azpeitia

Ilunpe pilota elkartean izena edota baja emateko epea ireki dute

Entrenamendu saioak irailaren 7an hasiko dira, eta izen-ematea irailaren 15era bitartera egin ahal izango da

Sara Utrera

Azpeitia

Asteartea, 26 abuztua 2025, 20:16

Comenta

Ilunpe pilota elkartean izena edota baja emateko epea zabaldu dute. Izena emateko epea irailaren 15ean amaituko da. Interesdunek ondorengo estekako dgaldetegia bete beharko dute: docs.google.com/forms/d/ 1QmsMPV- pFf_m_-EQSFi8m3 c2c8linr qPpMS2bYSX Pr8/view form? edit_requested=true. Entrenamentu eta kuoten informazio guztia bertan azaltzen dira.

Baja eman nahi dutenek 689 665 042 telefono-zenbakira idatzi beharko dute. izena emanda dauden pilotariek baja ematen ez duten bitartean Klubean jarraituko dute, ez dago berriz izena eman beharrik. «Hala ere, eskertuko genuke datuetan aldaketaren bat balego lehenbailehen Ilunpeko telefono zenbakira idatziz abisatzea», azaldu dute Ilunpetik.

Entrenamenduak irailaren 7ko astean hasiko dira, maila bakoitzari dagokien ordu eta egunean. Entrenamenduen egun eta ordutegiak ondorengoan izango dira: aurre-benjaminak (2018-2019 jaiotakoak), larunbatetan 9:30etik 11:30era; benjaminak (2016-2017 jaiotakoak), ostegunetan 18:00etatik 20:00etara; alebinak (2014-2015 jaiotakoak), asteazkenetan 18:00etatik 19:30era bitartean; infantilak (2012-2013 jaiotakoak), astelehenetan 18:00etatik 20:00etara; Kadeteak (20010-2011 jaiotakoak), astelehenetan 16:00etatik 17:00etara eta asteazkenetan 16:30etik 18:00etara. Frontoiko entrenamenduez gain, entrenamendu fisiko bat izango dute.

Elkartetik jakinarazi dutenez, 2025-2026 denboraldian kuota irailetik uztailera kobratuko dute. Aurrebenjaminen kasuan, 20 euroko kuota kobratuko da hilean; gainerako mailetan, 30 eurokoa izango da hilean. «Aurreko denboraldi guztietan otsail aldera banatzen ditugun boletoak aurretik aipatutako kuotaren barruan daude, hau da, ez dira banatutako momentuan kobratuko aurreko urteetan bezala. Bestalde, fitxa ateratzen duten pilotarien lizentziak Ilunpek ordainduko ditu», adierazi dute.

Edozein zalantza izanez gero, 689 665 042 edo ilunpeelkartea@gmail.com. Harrera ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 12:00etara.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ilunpe pilota elkartean izena edota baja emateko epea ireki dute

Ilunpe pilota elkartean izena edota baja emateko epea ireki dute