Borrar
IX. Sanjuandegiko Trikiti Txapelketako parte-hartzaileak. E.A.

Azpeitia

Ianire Segurola eta Elaia Diaz txapeldun Sanjuandegiko IX. Trikiti Txapelketan

Auzoko festa jendetsuak eta ekitaldiz beteak izan dira, giro ezin hobea sortuz. Mantangorri agurtu dute jada datorren urtera arte

Astelehena, 5 ekaina 2023, 21:16

Comenta

Sanjuandegiko jaiak agurtu dituzte jada datorren urtera arte baina aurretik ekitaldi ugari eta giro ezin hobea izan dute asteburu osoan zehar auzoan. Kontzertuak, kirol ekitaldiak, jolasak eta bazkari-afariak, sokamuturra eta dantza saioak ahaztu gabe, denetarik izan da asteburuan.

Programazio ofizialari ostiral arratsaldean ekin zieten, Mantangorriren etorrerarekin eta ordutik musikak ez du hutsik egin auzoko bazterretan.

Ekitaldi batzuk aipatze aldera, Sanjuandegiko Trikiti Txapelketa jokatu zen, bederatzigarrenez, festetarako egokitutako karpan. Sei bikotek hartu zuten parte lehian eta Ianire Segurola hernaniarrak eta Elaia Diaz astigartarrak osatutako bikoteak jantzi zuen txapela. Araitz Etxaniz eta Onditz Alberdi azkoitiarrek osatutako bikotearentzat izan zen bigarren saria. Honako beste lau bikotek hartu zuten parte: Enaitz Alberdi (Azpeitia) eta Mirari Plazaola (Arrasate); Eider Garro eta Araitz Elizalde (Hernani); Ioritz eta Iraitz Arsuaga anaiak (Azpeitia); eta Julen Labaka (Errezil) eta Araitz Etxaniz (Azkoitia).

Bikote bakoitzak hiru pieza jo behar izan zituen jendearen aurrean; trikitixa, fandango eta arin-arin bana, hain zuzen.

Trikitia eta kontzertuez gain, dantza emanaldiak, xake edo judo erakustaldiak e.a, izan dira. Tartean, 'tronboneitor' ikuskizuna ere eskaini zuten igandean . Azpeitiko tronboi ikasleez gain, Dulantziko, Debako, Errenteriako, Donostiako, Oñatiko, Hondarribiko, Mutrikuko, Bergarako eta Loatzo eskoletako ikasleak ere hartu zuten parte.

Mantangorriri agur esan baino lehen, herri kirol erakustaldia ere egin zuten Sanjuandegin. Xabier Aranburu 'Guzta' Urrestillako bizilaguna eta Jon Unanue 'Goenatxo III'.a azkoitiarra zein Udane Ostolaza oriotarra eta Olaia Esnaola azpeitiarra harri jaso-tzen eta Julen Alberdi 'Txikia IV'.a azkoitiarra eta Mikel Larrañaga azpeitiarra, berriz, aizkoran aritu ziren.

Azken hauek eguerdian Urrezko Aizkora jokatuta zeuden -Txikiak irabazi zuen txapelketa- baina, nekeak neke, ikuskizun polita eskaini zuten jaiak agurtzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ianire Segurola eta Elaia Diaz txapeldun Sanjuandegiko IX. Trikiti Txapelketan

Ianire Segurola eta Elaia Diaz txapeldun Sanjuandegiko IX. Trikiti Txapelketan