Azpeitia
Hirigintzako eta liburutegiko administraria kontratatuko ditu UdalakE.A.
azpeitia.
Astelehena, 3 azaroa 2025, 20:59
Azpeitiko Udalak bi lanpostu betetzeko deialdia zabaldu berri du. Hirigintzako eta liburutegiko administraria kontratatuko ditu erakundeak aldi baterako. Sei hilabeteko iraupena izango dute kontratuek. Interesa dutenek, gaur, azaroaren 4a izango dute izena emateko azken eguna, Lanbideren bidez.
Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak baliatuz egingo ditu kontratazioak udalak. Lanaldi osokoak izango dira bi postuak.
Hirigintzako administrari posturako hautagaiek ezinbestean bete beharko dituzte baldintza hauek: euskararen 3. hizkuntza eskakizuna izatea; langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea; Urola Erdian erroldatuta egotea; batxilergoa edo baliokidea izatea; informatika ezagutzak izatea. Kontuan hartuko da antzeko lanetan esperientzia izatea. 2.491 euroko soldata gordina dagokio postuari.
Liburutegiko administrari lanposturako hautagaiek, berriz, baldintza hauek bete beharko dituzte: euskararen 3. hizkuntza eskakizuna izatea; langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea; Urola Erdian erroldatuta egotea; batxilergoa edo baliokidea izatea; informatika ezagutzak izatea. Kontuan hartuko da antzeko lanetan esperientzia izatea, bibliotekonomian ikasketak izatea eta Excell programa ezagutzea. 2.491 euroko soldata gordina dagokio postuari.