Borrar
Jende ugari gerturatu ohi da San Eloi jaietara, Landetara. E.A.

Azpeitia

Hasi dira San Eloi jaiak Landetan eta bi asteburutan luzatuko dira ekitaldiak

E. A.

AZPEITIA.

Ostirala, 28 azaroa 2025, 20:47

Comenta

San Eloi jaietan murgildu dira jada Landeta auzoan. Ostegunean hasi ziren auzotarrak ospakizunekin, XII Mus Txapelketa Azkarra izan zuten Mendizabal erretegian. Ondoren, bertso afaria ere egin zuten ostiralean, Andoni Egañarekin eta Aitor Mendiluzerekin. Gaur, larunbata, egun beteko egitaraua izango dute. Herri kirol erakustaldia izango dute hasteko, 13:00etan. Ondoren, 13:30ean, Triki-poteoa egingo da, Erkizi eta Zabale trikitilariekin. Segidan, orgaren aurreneko zozketa egingo dute. Eguneko ekitaldi nagusienetakoa, auzo bazkaria izango da, Bordatxo tabernan . Gauean, Landeta sagardotegian egingo duten txerri bodarekin borobilduko dute jai eguna.

Gero, astelehenean, San Eloi izanda, auzo bazkariarekin ospatuko dute zaindariaren eguna. Bordatxo tabernan egingo dute arkume jana.

Abenduaren 6an, jarraipena

Abenduaren 6rako, zapaturako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Izan ere, azaroaren 30ean amaituko da abereen Dermatosi nodularra saihesteko Eusko Jaurlaritzak abereekin egindako ikuskizunei ipinitako debekua. Hori dela eta, animaliekin egiten diren hainbat hitzordu antolatu dituzte. Besteak beste, animalien erakusketa (12:00), ponien gainean ibilaldiak nahiz sokamuturra egingo dituzte (16:30). Horrez gain, Iago Magoren erakustaldia eta bazkaria ere prestatu dituzte egun horretarako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hasi dira San Eloi jaiak Landetan eta bi asteburutan luzatuko dira ekitaldiak

Hasi dira San Eloi jaiak Landetan eta bi asteburutan luzatuko dira ekitaldiak