Azpeitia
Goienetxeko kideek Gabon giroz jantziko dituzte herriko txokoakFundazioko kideek herriko ikastetxeekin elkarlanean aritu dira aurtengoan eta eraikin publikoetan nahiz komertzioetan ipiniko dituzte apaingarriak
Antxieta etxeko bizilagunek nahikoa lan izan dute egunotan. Izan ere, aurtengoan ere Gabonetarako apaingarriak egin dituzte azpeitarrentzat. Hala, Goienetxe Fundazioko kideak lan eta lan aritu dira eta erabilitako materialei beste bizi bat emandiete, hauek Gabonetako apaingarri bihurtu baitituzte. Kafe kapsulak, sokak, kartoia eta bestelako materiala berrerabili dute apaingarriak sortzeko. Aurten, gainera, berrikuntza bat ere egon da: herriko hiru kastetxeekin elkarlanean aritu dira, eta ikastetxeetan jasotako komuneko paperen kartoizko tutuak ere baliatu dituzte apaingarriak sortzeko. Sortutako lanak herriko eraikin publikoetan egongo dira ikusgai datozen asteotan, baita Bertan merkatari elkarteko kide diren ehun saltoki baino gehiagotan eta Goienetxerekin harremana duten hainbat elkarte eta eragileren egoitzetan ere.
Interes sozial, pribatu eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da Goienetxe, adimen-desgaitasuna duten helduei eguneko arreta-zerbitzuak eskaitzen dizkiete. Helburua kalitate-programak eskaintzea da, adimen-desgaitasuna duten pertsonek bizitza aberatsa izan dezaten. Programa guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuarekin itunduta daude.