Borrar

Azpeitia

'Gernika Batailoia, askatasunaren ametsa' hitzaldia, bihar, Azoka Plazako aretoan

E. A.

Azpeitia.

Asteartea, 21 urria 2025, 20:34

Comenta

Munoandi elkarteak hitzaldia antolatu du bihar, urriaren 23an. Azoka Plazako 1. solairuan izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ekitaldia 'Gernika Batailoia, askatasunaren ametsa' izenburupean egingo da, eta Franck Dolosor kazetari eta liburuaren egilea izango da hizlarietako bat, Aitor Miñambres ikerlariarekin batera.

Hitzaldiak Gernika Batailoiaren ibilbidea eta euskal gudariak askatasunaren alde egin zuten borroka ekarriko ditu gogora. Izan ere, 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa jasan zuen herri hura berriro ere borrokan aritu zen 1945eko apirilean, Frantzian, Pointe de Grave lurmuturrean gotortuta zeuden azken soldadu alemanen aurka. Gatazka hartan bost gudari hil eta hogei bat zauritu ziren.

Dolosorrek berak gai horren inguruan idatzitako 'Gernika Batailoia, askatasunaren ametsa' liburua aurkeztuko du ekitaldian. Hitzaldiaz gain, Gernikako batailoiaren inguruko trailer bat eta argazkiak ikusi ahal izango dira, eta liburua erosteko aukera ere izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Gernika Batailoia, askatasunaren ametsa' hitzaldia, bihar, Azoka Plazako aretoan