Borrar

Azpeitia

Finalerako sarrerak eskura daitezke dagoeneko

Asteartea, 25 azaroa 2025, 20:53

Comenta

Euskal Timber txapelketako finala abenduaren 20an jokatuko da Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, 18:00etan hasita. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, entradium.com atariaren bitartez. Helduek 27,50 euro ordaindu beharko dute txartela; adingabeentzat berriz 17, 5 euroan izango da sarrera. 800 sarrera izango dira salgai.

Euskal Timber lehiaketa indarraren eta zehaztasunaren ikuskizuna da. Stihl Timbersport nazioarteko lehiaketan 'anaia txikia' bezala bataiatu dute antolatzaileek.

Azaroaren 15ean egin zuten kanporaketa. 23 parte-hartzaile izan zituen Astigarragako Perurena pilotalekuan jokatutako lehiak. Estreinako 16 kirolari sailkatu ziren finalerako. Honakoak izan ziren :Iker Vicente (1.55), Julen Alberdi (2.33), Xabier Zaldua (2.35), Dani Vicente (2.52). Mikel Larrañaga (3.02) , Ibai Soroa (3.05), Eloy Corchero (3.10), Jokin Urretabizkaia (3.17), Eneko Saralegi (3.31), Oier Kañamares (3.37),Julen Kañamares (3.40), Manuel Fraile (3.40), Jesus Mari Lasa (3.55), Jon Zaldua (3.56), Mikel Agirre (3.58) eta IoritzGisasola (4.04), Aldiz, Borja Fernandez (4.05), Joanes Izagirre (4.13),Ander Altuna (4.24), Urtzi Olasagasti (4.41), Emilio Garcia (5.19), Haritz Goena (5.23) etaUnai Valverde (5.36) finalaren atarian geratu ziren.

Honakoa izan zen bete beharreko lana: 40 zentimetroko enborra motozerrarekin moztea, 30 zentimetroko etzandako enborra aizkorarekin moztea, 40 zentimetroko enborra zerrarekin moztea, eta azkenik, 30 zentimetroko zutikako enborra aizkorarekin moztea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Finalerako sarrerak eskura daitezke dagoeneko