Azpeitia
Euskaraldiaren amaierarekin borobildu dute aurten Xoxoteko EgunaEguraldi ederrarekin eta giro bikainean igaro dute Xoxoteko Eguna Lagun Onak mendi bazkunako kideek
Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta, jende ugari gerturatu zen pasa den igandean Xoxotera, bertako eguna ospatzera. Eguraldia lagun eta giro bikainarekin, hainbat ekitaldi izan zituzten, festa giroan. Besteak beste, erromeria, haurrentzako jolasak eta ohiturari jarraituz, meza eta mendian hildako herritarren aldeko lore eskaintza egin zituzten. Antolatutako egitarauan, haurrentzat tartea izan zen. izan ere, urtean zehar egindako ibilaldien ordainez, domina banaketa egin zuten.
Nola ez, jan-edanerako ere aprobetxatu zuten bertara gerturatu zirenek eta Lagun Onak mendi bazkunako kideek prestatutako paellaz gozatzeko aukera izan zuten.
Ekitaldi berezia ere hartu zuen aurtengo Xoxoteko Egunak. Izan ere, Euskaraldiari amaiera bertan eman zieten herritarrek.
Hurrengo ekimenak
Lagun Onak mendi bazkunako kideak ez daude geldirik egoteko eta behin Xoxoteko Eguna igarota, urtean zehar pentsatuta dituzten egitasmoekin aurrera egingo dute. Larunbat honetan, esaterako, aurreikusita dute Azpeitia-Gasteiz zeharkaldiko hurrengo etapa.
Arantzazu eta Leintz Gatzaga arteko 28 kilometroak egingo dituzte mendizaleek.
Aldiz, ekainaren 7ko eta 8ko asteburuan, Piriniotara irteera dute prestatuta.