Azpeitia
Espainiako Kopako final zortzirenetako partida jokatuko du gaur Biele ISBk Palenciaren aurkaE. A.
AZPEITIA.
Asteartea, 18 azaroa 2025, 20:09
Bolada onean eta olatu ona hartuta dabil Biele ISB taldea. Denboraldiko seigarren garaipena eskuratu zuen igandean, kiroldegian. CB Toledo Basket taldearen aurka eta 83-79 irabazi zuten etxekoek. Atsedenik hartzeko tarte gutxi izan dute. Izan ere, gaur, asteazkena, berriro neurtu beharko dira. Oraingoan, Espainiako kopako final zortzirenetako lehia da jokatu beharko dutena. Super Agropal Palenciaren aurka izango dute kanporaketa, 20:00etan hasita.
Gaurko partidaren ostean, asteburuan etxetik kanpo arituko da Biele ISB , ligan. Sailkapeneko azkenaren etxea, Castillo de Gorraiz Valle de Egües taldea bisitatuko dute, 20:00etan.
Emakumeek berriz, Sernova Renovables Real Canoe taldearen bisita jasoko dute zapatuan. (18:00), Azkoitiko Elkargunean.