Borrar
Ekitaldiaren amaieran diplomak jaso zituzten ikasleak, tartean, Felixa Garmendiak. E.A.

Azpeitia

'Eskutik eskura euskaraz' jaialdia, Santa Zezilia ospatzeko

Jende ugari gerturatu da Juan Antxieta musika eskolako kideek Soreasu antzokian eskaini duten emanaldira

Eli Aizpuru

Azpeitia

Osteguna, 20 azaroa 2025, 20:02

Comenta

Santa Zezilia Eguna ospatuko da bihar, larunbatean, eta Musika Eskolak musikarien eguneko ospakizunak aurreratu ditu. Jende ugari bildu zen Soreasu antzokian asteazken iluntzean denetariko doinuak entzuteko. 'Eskutik eskura euskaraz' pasa dituzten doinuak.

Musika tresnak, ahotsak, bakarkakoak edo taldeka, hainbat eta hainbat doinu entzuteko aukera izan zen, guztiak ere kanta euskaldun ezagunak. Ekitaldiaren amaieran, Musika Eskolan ikasketak amaitu dituzten dozena bat ikaslek euren diplomak jaso zituzten eta musikak eta honen ikasketek adinik ez dutela adierazteko, Felixa Garmendia igoarazi zuten oholtzara. Hark ere jaso zuen errekonozimendua.

Ez dira hemen amaitu musikarien eguneko ospakizumak. izan ere, bihar, larunbata, Udal Musika Bandak ere Santa Zezilia Eguneko kontzertua eskainiko du. Sanagustin kulturgunean izango da hitzordua, eguerdiko 12:30ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Eskutik eskura euskaraz' jaialdia, Santa Zezilia ospatzeko

'Eskutik eskura euskaraz' jaialdia, Santa Zezilia ospatzeko