Borrar
Ion Oteiza Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburua, Xabier Gonzalez Oriamendi 2010eko gerentea, Carlos Larrañaga Epi kristaldegiko ordezkaria eta txapelketan parte hartuko dute zortzi pilotarietatik bost. UDALA

Azpeitia

Datozen bi igandeetan jokatuko da Azpeitiko Erremonte Txapelketa

Igande honetan hasiko da lehia, finalaurrekoekin, eta irabazleek hurrengo igandean, abenduaren 7an, jokatuko dute finala

Eli Aizpuru

Azpeitia

Ostirala, 28 azaroa 2025, 20:47

Comenta

Igande eguerdian jokatuko dira aurtengo Azpeitiko Erremonte Txapelketako finalak. Egin berri dute lehiaketaren aurkezpena eta aurreratu dutenez, «ez da ohikoa» igandetako ordutegia baina horrekin jendea «pilotalekura erakartzea» dute helburu antolatzaileek. Sarrera doan izango da.

Udaletxean egin dute lehiaketaren aurkezpena eta bertan izan dira Ion Oteiza Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburua, Xabier Gonzalez Oriamendi 2010eko gerentea, Carlos Larrañaga Epi kristaldegiko ordezkaria eta txapelketan parte hartuko dute zortzi pilotarietatik bost.

Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira partidak, 12:00etan hasita. Igandean, azaroak 30ean, hasiko da lehia. Finalaurrekoak jokatuko dituzte estreinako eta irabazleek astebete beranduago, abenduaren 7an, jokatuko dute finala. Lau bikote ariko dira lehian Azpeitiko Erremonte Txapelketan.

Aiestaran VII.a-Juanenea eta Goikoetxea V.a-Larrañaga bikoteek jokatuko dute lehen finalaurrekoa; eta Ansa II.a-Eskudero eta Ezkurra II.a-Aiestaran VI.a bikoteek bigarrena. Finalaurrekoetako bi irabazleak sailkatuko dira abenduaren 7ko finalera. Beste partida «berezi» bat ere iragarri dute Oriamendikoek egun horretarako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Datozen bi igandeetan jokatuko da Azpeitiko Erremonte Txapelketa

Datozen bi igandeetan jokatuko da Azpeitiko Erremonte Txapelketa