Borrar
Izko Txapelen omenezko bertso saioko irudi bat. UZTARRIA

'Bertso Urtie' izenarekin hilean bertso ekitaldi bat antolatuko du Erniarraitzek

Zapatu honetan izango da lehen saioa, Azkoitian, eta Txapelen omenezkoa, ondoren, Soreasun, abenduaren 20an

ELI AIZPURU

azpeitia.

Asteartea, 24 azaroa 2020, 00:15

Comenta

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Urola Erdian mota ezberdinetako bertso ekitaldiak antolatu ohi ditu urtean zehar. Hala nola bertso jaialdiak (Txapelena, Udaberriko saio, Gazteen Txapelketa, Bertso Kopa, Gabonetako eskea edo Bertso Asea, besteak beste), eta 2020-2021 ikasturterako «apustu berezia» egitea erabaki du. Izan ere, osasun krisiak gogor astindu du bertso plaza ere eta Bertsozale Elkarteak irailean emandako datuen arabera, gaur egun lehengo plaza kopuruaren %25 soilik egiten da.

Egoera honen aurrean, eta bailarako bertso mugimenduaren eragile nagusi izanik, Erniarraitzek badu tokiko bertso plazan eragiteko ardura.

Kultur sektoreak, eta kasu honetan bereziki bertsolariek bizi duten egoera zaurgarriaz kontzientzia harturik, eta kultura erantzukizunez antolatuta «segurua» dela aldarrikatuz, 2020- 2021 ikasturterako 'Bertso Urtie' izenarekin hilean bertso ekitaldi bat antolatuko du Erniarraitzek, lau herritan (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Errezil) txandakatuz.

Lehen saioa Azkoitian izango da zapatu honetan bertan, azaroak 28, 18:00etan Azkoitiko Elkargunean. Bertan izango dira Andoni Egaña, Maddalen Arzallus, Nerea Elustondo eta Beñat Lizaso. Ane Ezenarro ariko da gai jartzaile lanetan.

Sarrerak salgai

Bigarren saioa Azpeitian izango da. Aurten ere ez du hutsik egingo Eusebio Eizmendi 'Txapel' zenaren omenezko bertso saioak. Abenduaren 20rako, igandea, jarri du hitzordua Erniarraitzek eta dagoeneko eros daitezke sarrerak Kulturaz.eus webgunean, hamar euroren trukean. Soreasu antzokian izango da bertso saioa, 18:00etan hasita, eta Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jone Uria, Eli Pagola eta Jokin Uranga ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanak Maddi Labakak egingo ditu.

Elkartetik adierazi dutenez, urtarriletik aurrera emango dute hurrengo ekitaldien berri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Bertso Urtie' izenarekin hilean bertso ekitaldi bat antolatuko du Erniarraitzek

'Bertso Urtie' izenarekin hilean bertso ekitaldi bat antolatuko du Erniarraitzek