Borrar
Azpeitia

Bertan Merkatari Elkarteak Euskadiko Merkataritza Eremuen Dinamizazio Saria jaso du

Merkataritza eta jarduera ekonomikoaren biziberritzean eragin nabarmena duten proiektu berritzaileak garatu dituzten erakundeak aitortzen ditu sariak

Ostirala, 21 azaroa 2025, 10:37

Comenta

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak Euskadiko Merkataritza Eremuen Dinamizazio Saria jaso du. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak banatzen duen aitorpena atzo, osteguna, jaso zuen elkarteak Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldi ofizialean.

Elkarteak egiten duen lanaren ondorioa da saria. Sariak Azpeitiko merkatari-elkarteak urteetan zehar egindako lan eredugarria aitortzen du, eta, zehazki, merkataritza-eremuaren dinamizazioan erakutsi duen gaitasuna nabarmendu du. Eusko Jaurlaritzaren arabera, Bertan elkartea «entitate onena» da alor horretan, tokiko merkataritza eta jarduera ekonomikoa biziberritzeko proiektu berritzaileak garatzeagatik.

Bertan Merkatari Elkarteak eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari jaso duen aitorpenagatik. Azpeitiko Udala zein Dendartean –Gipuzkoako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Elkartea– ere nabarmendu ditu, emandako babesagatik. «Sari hau Azpeitiko merkatarien ahalegin kolektiboaren aitortza da: berritzeko eta egokitzeko duten gaitasunarena, eta merkatarien, erakundeen eta herritarren lan bateratuarena. Aurrera jarraituko dugu Azpeitia Euskadin erreferente bihurtzeko hurbileko merkataritzan, digitalizazioan eta iraunkortasunean», adierazi du Marisa Garcia Bertan Merkatari Elkarteko presidenteak (Arku moda) saria jaso ondoren.

Erreferente

2008an sortu zenetik, elkarteak lankidetza, profesionalizazioa eta hurbileko merkataritzari irtenbideak eskaintzea izan du helburu.

Azken urteetan egindako ekimenen artean hauek nabarmentzen dira: Hurbileko merkataritzaren eraldaketa digitala, Enkarguk bezalako plataforma aitzindariarekin; Nire-Azpeitia plataforma multisektorialaren garapena, herriko merkataritza, kultura, kirola eta zerbitzuak sare bakarrean integratzen dituena; Hezkuntza- eta komunitate-programak, ikastetxeekin elkarlanean; Kontsumo arduratsua sustatzeko kanpainak, herritarren parte-hartze handiarekin; Euskara, berdintasuna eta jasangarritasuna ardatz dituen ikuspegia.

Aitorpenak, gainera, agerian uzten du Azpeitia erreferente bilakatzen ari dela Euskadiko merkataritza-politika berritzaileetan eta lankidetza publiko-pribatuan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertan Merkatari Elkarteak Euskadiko Merkataritza Eremuen Dinamizazio Saria jaso du

Bertan Merkatari Elkarteak Euskadiko Merkataritza Eremuen Dinamizazio Saria jaso du