Borrar
Kepa Zabalegi eta Eli Alkorta astean zehar erakusketara gerturatu den Izarraizpe ikastolako ikasle talde batekin. E. A.

Azpeitia

Bertako hostoen eta hazien bilduma ikusgai Betharramen zapatura bitartean

Kepa Zabalegi zarauztarrak eta Eli Alkorta zestoarrak 165 espezietako hostoak eta 100 hazi bildu dituzte

Eli Aizpuru

Azpeitia

Asteazkena, 12 azaroa 2025, 20:47

Comenta

Zarautz eta Azkoitia artean jasotako 165 landare espezieren hostoak eta ehun bat hazi inguru, bakoitzaren gaineko informazioarekin batera, ikusgai daude aste honetan Betharran erakusketa aretoan. Han egoten da, gainera, laginak jasotzeaz eta erakusketarako prestatzeaz arduratu den bikotea: Kepa Zabalegi zarauztarra eta Eli Alkorta zestoarra.

2022an hasi ziren bilduma osatzen, eta pasioz daramate aurrera zeregin hori. «Aurretik perretxikoekin aritzen nintzen, eta erakusketak ere egin ditugu horiekin. Gero hostoekin hasi nintzen, eta pixkanaka emaztea ere engantxatu dut», azaldu du Zabalegik.

Pasioz azaltzen ditu erakusketaren berezitasunak, Ginkgo biloba espeziea, esaterako. «Glaziazioaren aurretik kontserbatu den espezie bakarretarikoa da, duela hamar mila urte ingurutik, hain zuzen. Azpeitian, Loiolako hiribidean, halako hogei bat zuhaitz daude», dio.

Pikondoaren inguruan ere badu zer esanik: «Pikondoa Kristo aurreko 2.000 urtea baino lehenagokoa da, eta ikerketek azaldu dute landatu zen lehenengo zuhaitza izan zela. Begira zenbat halako dauden gaur egun!», dio.

Urola Bizirik taldeak antolatutako erakusketa larunbatera bitartean egongo da zabalik. Honela, astean zehar 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da, eta zapatuan 12:00etatik 14:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertako hostoen eta hazien bilduma ikusgai Betharramen zapatura bitartean

Bertako hostoen eta hazien bilduma ikusgai Betharramen zapatura bitartean