Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Azpeitia

Azpeitiko azokara kontsumitzaile berriak erakartzeko sukaldaritza tailerra egingo da ostiralean

Azoka plazan bertan eskainiko dute Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak 17:00etan

Eli Aizpuru

Azpeitia

Astelehena, 7 uztaila 2025, 20:13

Comenta

Gipuzkoako Azoken Sarea lantaldeak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatutako Azokatik Mahaira egitasmoaren barruan, sukaldaritza tailer berezi bat egingo da ostiral honetan Azpeitiko azokan. Ekimenaren helburua da herriko azoka dinamizatzea eta kontsumitzaile berriak, bereziki gazteak, bertara erakartzea.

Azken urteotan kontsumo-ohiturak aldatu egin dira, eta horrek aukera berriak sortu ditu tokiko azokek eskaintzen duten balioa berriz azpimarratzeko. Hori dela eta, tailer hau tresna gisa aurkezten da bertako eta garaian garaiko produktuak balioan jartzeko, eta elikadura osasuntsuaren aldeko mezuak zabaltzeko.

Tailerra 17:00etan hasiko da, Azpeitiko azoka plazan eta doakoa izango da herritar guztientzat. Parte hartzeko ez da izen-ematearik behar: nahikoa izango da azokara hurbildu eta prestatutako aulkietan esertzea.

Saioa bi profesional ezagunek gidatuko dute: Anne Otegi sukaldaria eta Aitziber Aizpuru nutrizionista. Otegi Bergarako Elikaenea proiektuko kidea da, eta Aizpuru Azpeitiko Eliku zentroko arduraduna. Bi adituek garaian garaiko produktuekin errezeta erraz eta osasuntsuak nola prestatu azalduko dute, eta eguneroko elikadurarako aholku praktikoak ere eskainiko dituzte.

Tailerra ordu eta erdiko iraupenekoa izango da, eta amaieran saioan prestatutako platera bertan dastatzeko aukera egongo da. Horrez gain, errezetak eta nutrizio-aholkuak jasotzen dituzten orriak banatuko dira, parte-hartzaileek etxean ere ikasitakoa praktikatu ahal izan dezaten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitiko azokara kontsumitzaile berriak erakartzeko sukaldaritza tailerra egingo da ostiralean