Borrar
Grand Prix saioko artxiboko irudia. E. A.

Azpeitia

Aurtengoan ere ekitaldiz beteta iritsiko da XVI. Zezenbeltz Asteburua

Larunbatean eta igandean zehar, Grand Prix, bigantxak edo txahal sahieski, xolomo eta oilasko dastaketa antolatu dituzte, besteak beste

Eli Aizpuru

Azpeitia

Astelehena, 13 urria 2025

Comenta

Urtero legez, Zezen Beltz elkarteak izen bereko asteburua antolatu du. Zezen Beltz jaialdia urtez urte finkatzen ari da Azpeitian, herritarrak eta bisitariak elkartzen dituen ekitaldi nagusi bilakatuz.

Larunbatean eta igandean izango da, eta ekitaldiz beteta dator oraingoan ere. Askotariko ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute Zezen Beltzekoek. Nola ez, bigantxak izango dira 16 urtetik gorakoentzat eta jan edanik ez da faltako. Grand Prix ikuskizuna ere izango da beste behin.

Larunbatean, hilaren 18an, ekingo diote programazioari. 12:30etik aurrera, bigantxak izango dira protagonista Done Jakue kalean, (16 urtetik gorakoentzat).

Arratsaldean, berriz, 17:00etatik aurrera, Grand Prix saioa izango da zezen plazan, eta ondoren zezen bolazkatuak izango dira, adrenalina eta ikuskizuna uztartuz (16 urtetik gorakoentzat).

Sarrerak, 5 euro

Grand Prix saiorako sarreren prezioa 5 eurokoa izango da, Aurrez ohiko lekuetan erosteko aukera izango da; hala nola, Berdie, Jim Clark, Mendizabal, Pastorkua eta Eguzkitza tabernetan. Hala ere, egunean bertan zezen plazako leihatilan ere izango dira txartelak salgai.

Urtero bezala, hainbat talde neurtuko dira zezen plazan egokitutako jolasetan. Tartean, ez da zezena faltako. Behin ikuskizuna amaituta, zezen bolaztatuak izango dira.

Entzierroa, igandean

Igandean, giroa goizetik piztuko da. 12:00etan, txahal saiheski, xolomo eta oilasko erretzea eta dastatzea egingo dira Done Jakue kalean. Ondoren, 12:30ean, berriz ere bigantxak izango dira Donejakue kalean (16 urtetik gorakoentzat).

Arratsaldean, 17:15ean, helduen entzierroa egingo dute Ar-tzubitik plazara eta berriro bueltako bidea eginez, plazatik Ar-tzubira. Zezen bolaztatuak ere izango dira Artzubia kalean (16 urtetik gorakoentzat).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurtengoan ere ekitaldiz beteta iritsiko da XVI. Zezenbeltz Asteburua

Aurtengoan ere ekitaldiz beteta iritsiko da XVI. Zezenbeltz Asteburua