Borrar

Azpeitia

Ana Goitiaren umoreak Sanagustin hartuko du gaur arratsaldean

E. A.

Azpeitia.

Asteazkena, 22 urria 2025, 20:10

Comenta

Sanagustin kulturguneak gonbidatu berezi bat izango du gaur (osteguna) arratsaldean. Izan ere, 19:30etik aurrera bertako oholtzan eskainiko du estrainekoz prestatu duen 'Katana' bakarrizketa luzea Ana Goitia umoregile eta kazetari lekeitiarrak.

'Katana' bezain mihi zorrotza du Goitiak eta ordubete inguruan hainbat gai jorratuko ditu, «gai serioak baina umoretik». Hala dio aurkeztu duen sinopsiak «Ana handia da, galanta. Bizitzan gertatzen zaion guztia ere handia da eta kontatzeko modua ere halako dauka. Normalean kontatzen ez garen gauzetan jarriko du arreta bakarrizketa honetan... egungo musika eta marketin, 'Sold Out'aren moda, guraso eta umeak kontzertuetan egotearen moda, matxismoa, lodifobia eta egunerokotasuneko gaiak...» Sarrerak aurrez eskura daitezke kulturaz.eus atariaren bitartez. 10 euro balio du bakoitzak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ana Goitiaren umoreak Sanagustin hartuko du gaur arratsaldean