Borrar
Eneritz Albizu eta Leire Goenaga udal arduradunak Leire Larrañaga Uztarriako kidearekin batera, aurkezpenean.

Azpeitia

Abian da 'Xapokeitan' lehiaketa, azpeitiar peto-petoak nabarmentzeko

Online jokatuko da lehiaketa apirilaren 17tik 30era bitartean eta ondoren finala, maiatzaren 9an, Sanagustinen izango da

Asteazkena, 29 martxoa 2023, 19:34

Comenta

Azpeitiko Udalak sustatuta, Uztarriarekin elkarlanean, 'Xapokeitan' lehiaketa ipini dute martxan. Bertan, galdera-erantzun eta jolasaren bitartez herriaz nahiz Euskal Herriaz zenbat dakiten azaldu ahal izango dute parte-hartzaileek.

Lehiaketa Euskal Herriko hainbat gairekin zerikusia duten galdera-erantzunen jolasa da. Honela, euskara, kultura, erlijioa, kirola, zientzia, ingurumena, politika, festak, geografia, historia, ekonomia, artea edo gizartearen inguruko galderak erantzun beharko dituzte parte hartzen dutenek.

Apirilaren 17tik 30era bitartean izango da eta 14 egunez jokatuko da galdera-erantzunen lehiaketa (asteburuak barne), 08:00etatik 12:00etara bitartean. Egunean 10 galdera erantzun beharko dira. Horrenbestez, parte hartzaile bakoitzak 140 galdera erantzun beharko ditu bi astetan. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible izango ditu -horietako bakarra izango da zuzena-, eta parte hartzaileak bat aukeratu beharko du.

Finala hiru parte hartzaileren artean jokatuko da. Erantzun zuzen gehien asmatzen dituzten lehen bi pertsonek finalean parte hartuko dute. Berdinketarik balego, zozketa bidez erabakiko dira lehenengo bi finalistak. Hirugarren finalista parte hartzaile guztien artean aukeratuko da, zozketa bidez.

Finala, maiatzaren 9an

Maiatzaren 9an jokatuko eta grabatuko da finala, Sanagustin kulturgunean, ikusleekin.

Finalera sailkatzen den parte hartzaile bakoitzak bikotekidea aukeratu beharko du finalean parte hartzeko. Hortaz, hiru bikote arituko dira elkarren kontra finalean: On-line lehiaketaren bi finalistak eta bakoitzak aukeratzen duen laguna ; eta zozketa bidez aukeratutako parte hartzailea eta hark aukeratutak beste pertsona bat.

Hiru bikoteak hainbat probatan lehiatuko dira. Bikote bat kanporatuko da, eta beste biek elkarren kontra jokatuko dute irabazlea erabakitzeko.

Izen ematea

Lehiaketan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da. 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte lehiaketan eta adin txikikoek, gainera, gurasoen baimena beharko dute finalean parte hartu ahal izateko.

Honako loturan azaltzen den formularioa bete eta bidali beharko da, apirilaren 4ko 12:00ak baino lehen: https:// forms.gle/mTwcqfB5DZ8jmHM56

Lehiaketan izena ematen dutenek apirilaren 13an mezu elektroniko bat jasoko dute,parte hartzeko erabiltzailearekin eta pasahitzarekin.

Sariak

Lehiaketa irabazten duen bikoteak 100 euroko Bertan bonu bana jasoko du eta garaikurraz gain, baita bertako produktuez osatutako otarre bana ere. Aldiz, bigarren eta hirugarren postuetan sailkatzen diren bikoteentzat 50 euroko Bertan bonu bana, bertako produktuez osatutako otarrea eta garaikurra izango dira.

Bestalde, finalaren egunean parte hartzaile guztien artean 10 sari ere zozkatuko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abian da 'Xapokeitan' lehiaketa, azpeitiar peto-petoak nabarmentzeko

Abian da 'Xapokeitan' lehiaketa, azpeitiar peto-petoak nabarmentzeko