Azpeitia
Abere suharren tuberkulosiaz arituko dira bihar BasazabalenZortziko zezenzale elkartek antolatutako hitzaldian, 19:00etan, Markes de Saka eta Albara ganadutegietako bi abeltzain izango dira
Eli Aizpuru
AZPEITIA.
Asteartea, 18 azaroa 2025, 20:09
Azkenaldian inguruan agertu diren abelburuen tuberkulosiaren inguruko informazioa izateko, hitzaldia antolatu du Azpeitian Zortziko zezenzale elkarteak. Bihar, hilak 20, izango da, 19:00etan, Basazabal jauregian.
«Euskal baserritarrak eta abere-suharrak tuberkulosiaren aurrean' izenburupean bi abeltzain izango dira gonbidatuak. Batetik, Markes de Saka ganadutegiko Asier Arrizabazalaga eta Albara ganadutegiko Asier Albite, bestetik. Azken hau, abeltzaina izateaz gainera, albaitaria da.
Hitzaldia irekia da eta gaiaren inguruko interesa izan dezakeen herritar oro gonbidatuta dago. «Euskal abeltzaintza munduko bi pertsonek azkenaldian horren latza izaten ari den gaitz honi eta honek gure lurretako baserri eta abereetan nolako ondorioak izaten dituen azalduko dute», diote antolatzaileek.
Markes de Saka Debako ganadutegiak bere 160 abereak kendu behar izan zituen tuberkulosi agerraldi baten ondorioz, eta ikuskizunetara bideratutako abere suharren arrazari amaiera eman dio.
Bertako eta galtzeko zorian dauden larrabehi arrazako abereak hazten dituzte, bestalde, Asier Albitek eta Maddi Mendibilek Endoian (Deba). Albaitaria da Albite eta txikitatik ibili izan da abere suhar artean. Gaur egun, albaitari ez ezik, abeltzain moduan ere badihardu, 2023an Albara Ganadutegia sortu zuenetik.