Borrar

Azkoitia

Zabalik dago II. Hike eizan! bertsopaper lehiaketan lanak aurkezteko epea

Interesatuek maiatzaren 17a bitartean egin ahal izango dute izen-ematea. Helburua da hitanoari bertsogintzan ere bultzada ematea

Eli Aizpuru

AZKOITIA.

Asteartea, 18 apirila 2023, 21:36

Comenta

Azkoitiko Udalak, Euskara sailaren eskutik, II. Hike eizan! bertsopaper lehiaketa abiatu du Hika edo hitanoa bertsogintzan erabiliz, hika-hizkerari bultzada emateko asmoz. Dagoeneko zabalik dago lanak aurkezteko epea eta maiatzaren 17a bitartean izango da horretarako aukera.

Bi maila izango ditu sariketak. Batetik, gazteen sailean, 18 urtera bitartekoek har dezakete parte eta bestetik, helduen maila ere izango da, 18tik aurrerakoentzat.

Gazteen atalean, gutxienez sei bertso aukeratu beharko dituzte parte-hartzaileek eta helduen kasuan, gutxienez zortzi bertso izango dira aurkeztu beharrekoak.

Epaimahaia lantaldeko eta Erniarraitz elkarteko bina kidek osatuko dute eta maiatzaren 29an jakingo da erabakia

Gaia, neurri eta doinua libreak izango dira. Hori bai, bertso-sorta guztiak euskaraz edta hitanoan idatzi beharko dira. Gainera, noka idatzitako bertsoak baloratuko dira.

Lanak, izena emateko inprimakiarekin batera, ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira Azkoitiko udaleko harrera bulegoan aurrez aurre, postaz ala telematikoki.

Sariei dagokienez, hiru kategoriatan banatuko dira sariak. Gazteen kategoria edo 18 urte artekoa, helduen kategoria edo 18 urtetik gorakoa, eta Azkoitia Saria.

Bertso sorta onena idatzi duen herritarrak jasoko du Azkoitia Saria, gazteen zein helduen arloan. Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 29an ezagutaraziko da.

Lehiaketaren oinarriak www.azkoitia.eus atarian kon-tsulta daitezke eta edozein zalantza argitzeko euskara@azkoitia.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 85 71 75 telefonora deitu.

Udalak, Hike eizan! talde eragilearekin batera, iaz antolatu zuen estraineko Bertsopaper Lehiaketa, eta 24 lan aurkeztu ziren. Ekimena hitanoa sustatzeko plangintzaren baitan dago. Helburu nagusia da hitanoa berreskuratzea, eta bereziki, noka. Ibilbide horretan, hainbat egitasmo jarri dira martxan, lehiaketa barne.

Sari banaketa eta bertsoak

II. Hike eizan! bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekainaren 22an, arratsakdeko 19:00etan, Elkargunean egingo den III. Hike eizan! Bertso Saioarekin batera izango da. Aurten oholtzan izango dira bertsotan Andoni Egaña, iazko bertsopaper lehiaketako sariduna den Eli Pagola, Jesus Mari Irazu eta Nerea Elustondo.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zabalik dago II. Hike eizan! bertsopaper lehiaketan lanak aurkezteko epea