Borrar
Borrokaldiaren kartela. DV

Azkoitia

UGA K1 Emanaldia izango da gaur Gurean

Borrokaldiak 17:00etan hasiko dira eta Aitor Andreu azkoitiarrak bere debuta egingo du profesional mailan. Joanes Orbeak ere parte hartuko du

S. U.

AZKOITIA.

Ostirala, 7 azaroa 2025, 20:12

Comenta

UGA K1 Emanaldi a izango da gaur arratsaldean Gurean. UGA Kirol Zentroak antolatuta, emanaldia 17:00etan hasiko da.

«Garai batean boxeoak eta antzeko kirol ekitaldiek herrian zuten garrantzia eta giro berezia gogoratuz, UGA K1 Emanaldiak borroka-kirolen espiritua berriz piztuko du gure artean», azaldu dute antolatzaileek.

Eguna «emozioz beterik» egongo dela ziurtatu dute, eta etxeko zaleek «une historiko bat»biziko dutela. Izan ere, Aitor Andreu azkoitiarrak bere debuta egingo du profesional moduan, bere etxean, bere jendearen aurrean.

Gainera, tokiko eta inguruko borrokalariek protagonizatuko dituzten beste bederatzi norgehiagoka izango dira Gurean, maila handiko ikuskizuna bermatuz. Joanes Orbea (Azkoitia), Ekaitz Isasmendi (Azpeitia), Aimar Azpiazu (Azpeitia), Unai Monasterio (Azpeitia), Ekaitz Cuenca (Mendaro), Egoitz Rios (Elgoibar), Ander Baca (Lemoa), Peio Martin (Durango) eta Unax Arbelaitz (Igantzi).

Ekitaldia Durango Fight Factory klubakeko kideek osatuko dute Euskal Herriko eta Errioxako beste borrokalari batzuen aurka, eta guztia UGA K1 Emanaldiaren izenpean egingo da, «borroka-kirolen presentzia eta kultura berriz sendotzeko» helburuarekin.

Sarrerak 20 euroan eros daitezke, https://entradium.com/ events/uga-k1-emanaldia webgunearen bitartez.

Oraindik sarrerarik geratuz gero, ekitaldia hasi aurretik ere jarriko dira leihatilan, 25 euroren truke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco UGA K1 Emanaldia izango da gaur Gurean

UGA K1 Emanaldia izango da gaur Gurean