Azkoitia
Txapeldun ugari izan ditu 51. Kontzejupeko pilota txapelketakKategoria desberdineko zazpi final jokatu zituzten Oteizako pilotariek San Andres Egunean, hasi benjamin mailatik eta nagusien mailara arte
San Andres Eguneko ekitaldien barnean, Oteiza pilota elkarteak antolatutako Kontzejupeko pilota txapelketako finalak jokatu ziren, 51.-ez. Zazpi final izan ziren guztira eta giro ederra bildu zuten lehiek Kontzejupean. benjamin mailako bi final, kimuen mailako beste bi, haurren mailako beste bi eta nagusien mailako bat jokatu ziren guztira eta honakoak izan ziren emaitzak:
Benjaminen B mailan, Oihan Zabalak eta Oihan Letek 16 eta 7 irabazi zieten Libe Santosek eta Urki Aranak osatutako bikoteari.
Benjaminen A mailan, Aimar Azkune eta Beñat Moreno bikoteak 3an utzi zituen Jon Arozena eta Ekain Segurola (16-3).
Kimuen B mailan, Eritz Zabaletak eta Haize Aramendik ere alde handiarekin irabazi zieten Martin Iraetak eta Eki Elorzak osatutako bikoteari (16-4).
Kimuen A mailan Lur Juaristik eta Beñat Andolak 16 eta 6 gainditu zituzten Enaitz Andola eta Julen Zinkunegi.
Haurren B mailan, Omar Krikeb eta Aimar Iturraldek irabazi zuten Aitzol Garate eta Igor Arrieta 12an utzi ostean.
Haurren A mailan, lehia estua izan zuten eta Denis Santosek eta Joab Diazek 18 eta 17 irabazi zieten Oihan Mendizabali eta Xanet Aranari.
Azkenik, Nagusien mailan, Mikel Aranbarri eta Alejandro Juaristi 18an geratu ziren Julen Etxaniz eta Aitor Azkoitiaren kontra (18-22).