Azkoitia
Santa Engrazi eta Sañu ezagutzeko aukera izango da zapatuan Anaitasunaren M.B-aren eskutik'Gure txokuk ezautzen' egitasmoaren hurrengo irteera izango da eta parte hartu nahi dutenek 07:50ean agertu beharko dute liburutegi aurrera
Eli Aizpuru
azkoitia.
Asteartea, 4 azaroa 2025, 20:29
Anaitasuna mendi bazkunak jada prestatu du 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko hurrengo irteera. Larunbat honetan izango da eta bertaratzen direnek, Santa Engrazi eta Sañu inguetatik ibilaldia egiteko aukera izango dute.
Parte hartu nahiz gero, mendizaleek ipini duten hitzordura agertu beharko dute interesatuek. 07:50ean hartuko dute autobusa, liburutegi aurrean.
Prestatu duten ibilaldiak 15,5 km. izango ditu guztira, 800 metroko desnibel positiboarekin. Irteera Zestoan izango dute. Handik Aizarnara abiatuko dira. Santa Engrazi ezagutu ostean, Sañu gaina ezagutzeko aukera izango dute mendizaleek eta Azpeitira jaitsiko dira ondoren, ibilbideari amaiera emateko.
Anaitasuna mendi bazkunak herritarrak gonbidatzen ditu parte hartzera.
Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoak herri inguruko natura eta mendiak ezagutzea du helburu. Horretaz aparte, mendian taldean ibiltzea bultzatu nahi dute sustatzaileek, taldean ibiltzeak ekar ditzakeen onurak azpimarratuz.
Hitzaldia, hilaren 14an
Behin zapatuko ibilaldia igaro ostean, Anaitasuna mendi bazkunak bestelako ekitaldi bat ere aurreratu du. Honela, azaroaren 14an, hitzaldia eta proiekzioa antolatu dituzte. Bertan Mattin Iñiguez parapentelariak egindako 'Alpeak alderik alde oinez eta hegan' 12 eguneeko bidaiaren inguruan ariko dira, Egunero 60 km baino gehiago eta 3.0000 m. desnibel positibo gainditu zituen. Bertan bizitako momentu ikusgarrienak eta hunkigarrienak ikusteko aukera izango da.
Elkargunean izango da emanaldia eta solasaldia, 18:00etan hasita eta sarrera doan da.