Borrar

Azkoitia

San Martin auzoko jaien barruan, bertso afaria antolatu dute azaroaren 14an

E. A.

azkoitiA.

Larunbata, 1 azaroa 2025, 20:26

Comenta

San Martin auzoko bizilagunak bertako jaietako prestaketetan murgilduta daude eta dagoeneko azaldu dituzte auzoan sanmartin jaietan egingo diren hainbat ekitaldi. Hala ere, egitaraua «oraindik zehazteko» dute eta datozen egunetan emango dute horren berri.

Gaur gaurkoz, azaroaren 14an, Ardatz elkartean egingo duten bertso afariaren berri eman dute. 21:00etan izango da eta bertan ariko dira kantari Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariak.

Parte hartu nahi dutenek, dagoeneko eros dezakete afaritarako txartela. Hiru lekutan ipini dituzte salgai: Ttakun, Zurt eta Orbela tabernetan,

Txartelak erosteko azken eguna azaroaren 11, San Martin Eguna, izango da.

San Martin Eguna, azaroak 11, asteartean da aurten. Ohi bezala, San Martingo kanpaiak joko dituzte egun horretan eta ondoren, asteburuan ospatuko dituzte jaiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Martin auzoko jaien barruan, bertso afaria antolatu dute azaroaren 14an