Azkoitia
Sahatsak euskal dantza tradizionalak ekarriko ditu plazara larunbateanArratsaldeko 19:00etan izango da saioa, Juan Luis Lizabek zuzenduta
S.U.
azkoitia.
Asteazkena, 10 iraila 2025, 20:13
Sahatsak dantza ikuskizuna eskainiko du larunbatean, hilaren 13an, Herriko plazan 19:00etatik aurrera. Juan Luis Lizaberen zuzendaritzapean, dantzariek hartuko dute plaza, ikus-entzuleen gozamenerako. Hogeita hamar dantzari inguru eta zortzi musikari jabetuko dira plazaz, ikus-entzuleekin batera.
Zuzendariak azaldu duenez, Euskal Herrian mendez mende ondutako Lapurdi eta Baxe Nafarroako dantza-jauziekin, kontradantzekin eta dantza luzeekin emango zaio hasiera ikuskizunari. Bizkaian barrena, Dantzari-dantza osatzen duten multzotik aukeratutako dantzek osatuko dute saioa, «dantzari trebe eta talde oparoarekin». «Bizkaiarekin amaitzeko, inguruetako joten musikaz girotuko da emanaldia, itsasaldera jauzi eginez», aurreratu du.