Borrar

Azkoitia

Ohiko udalbatzarra egingo da gaur, udaletxeko areto nagusian (18.00)

E. A.

Azkoitia.

Asteartea, 28 urria 2025, 20:05

Comenta

Udaleko ordezkariek urriko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, asteazkena, udaletxeko bilkura areto nagusian. Arratsaldeko 18:00etan hasita. Besteak beste, Iraurgi Berritzen Garapen Agentzia berrantolatzeko eta Urola Erdiko beste herrietara zabaltzeko lan mahaia sortzeko konpromisoa hartuko dute udal arduradunek.

Plan estrategikoa gauzatu berri du Garapen Agentziak eta bertako puntuetako bat da eskualde izaera indartzea eta herri txikiak erakartzeko lanketa egitea. Horretarako ipiniko da martxan lan mahaia.

Puntuz-puntu

Udalbatzak beste gai batzuk ere landuko ditu. Honakoak dira, puntuz-puntu: Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio; Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko 3 zenbakidun espedientearen hasierako onespena; Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuaren 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena; Iraurgi Berritzenen berrantolaketarako lan-mahaia sortzeko konpromisoarena izango da laugarren; Behin betiko onespenen berri ematea; Amaitzeko, galdera-erreguei tartea egin baino lehen, aurrekontuari buruzko informazioa emango du alkateak hileko batzarra bukatutzat emateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ohiko udalbatzarra egingo da gaur, udaletxeko areto nagusian (18.00)