Azkoitia
'NININI' komedia ikuskizunerako oso sarrera gutxi geratzen dira dagoenekoAntton Teleleriaren bigarren komedia ikuskizuna hilaren 21ean eskainiko da Baztartxon
Sara Utrera
AZKOITIA.
Ostirala, 7 azaroa 2025, 20:12
Antton Telleriaren 'NININI' azaroaren 21ean eskainiko da Baztartxo aretoan, eta dagoeneko oso sarrera gutxi gera-tzen dira emanaldirako. 'NININI' Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak-en arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. «Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa», dio.
'NININI' egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: «Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki soilik, denon hobebeharrez. Hitz egingo digu bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz». Oraindik sarrera gutxi batzuk geratzen dira entradium.com atarian, 15,50 euroren truke. Emanaldiaz gozatzera joateko gonbitea luzatu du: «Egin barre berarekin edo egin barre berari. Nahi duzuna. Baina etorri ikustera».