Azkoitia
'Mendebaldeko Sahara, Sahararentzat', elkarretaratzea egingo da gaurE.A
AZKOITIA.
Osteguna, 30 urria 2025, 20:30
Azkoitiko Darahli elkarteak eta Azkoitiko Saharar Komunitateak elkarretaratzea deitu dute gaur, urriaren 31n, Mendebaldeko Sahararen autodeterminazio eskubidearen alde eta Marokok proposatutako 'autonomia-planaren' aurka. 50 urte igaro dira Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuenetik, eta saharar herriak oraindik ez du bere etorkizuna erabakitzeko aukera izan. NBEren Segurtasun Kontseiluak Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako Misioa (Minurso) ez da bere helburua betetzen ari, eta Marokok bere okupazioa legitimatzeko baliatzen du autonomia-plana, nazioarteko legea eta sahararren eskubideak urratuz. Deitzaileek aldarrikatzen dute ez dela bakerik egongo justiziarik gabe eta Saharako herriak bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea duela.
Hori dela eta, plazan elkartuko dira, 18:30ean 'Autonomia planik ez, autodeterminazio eskubidea bai!' lelopean.
Elkarrateratzeko ordua baino lehen elkartuko dira plazan eta bertan marrazkiak eta pankartak egingo dituzte, 17:30etik aurrera. «Ozen» aldarrikatuko dute Mendebaldeko Saharak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela.