Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Hainbat parte-hartzaile 2023an buruturiko Mangaixue BTT probako irteera hasi aurretik. E.A.

Azkoitia

Mangaixue BTT martxa irailaren 20an ospatuko da

Rockthesport weborrian eta Uhaitz kafetegian eeman daiteke izena. Probaren egunean bertan ere izango da aukera apuntatzeko

Sara Utrera

Azkoitia

Asteartea, 2 iraila 2025, 20:15

Comenta

Irailaren 20an izango da Magaixue BTT probaren bosgarren edizioa. Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako proba 15:15ean hasiko da Plazaberritik eta parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea 33 kilometrokoa, 1.500 metroko desnibel positiboarekin, eta motza 25 kilometrokoa, 1.100 metroko desnibel positiboarekin. Ebike-arekin parte hartu daiteke. 18 urtetik beherakoek adinez nagusi den pertsona baten baimena izan beharko dute, eta probaren egunean sinatu beharko dute. Bestalde, zuhaitzen mozketa dela eta, ibilbideak aldaketak izan ditzake.

Parte hartu nahi dutenek https: //www.rockthesport.com/es/evento/mangaixue-2025 web orriaren bidez eman dezakete izena. Aurrez aurre ere apuntatu daiteke, Uhaitz kafetegian hilak 16ra arte. Gainerakoek eta batik bat azken unera arte parte hartu edo ez erabaki ezinda daudenek, proba baino lehen izango dute inskripzioa egiteko aukera.

Izen-ematearen prezioa 20 eurokoa da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mangaixue BTT martxa irailaren 20an ospatuko da

Mangaixue BTT martxa irailaren 20an ospatuko da