Borrar
ANAITASUNA M.B.

Azkoitia

Laminetako koban, espeologia eginez

Asteartea, 21 urria 2025, 20:34

Comenta

Anaitasuna M.B.-ko kideek espeologia irteera batean parte hartu dute asteburuan. Milloi mendatearen azpiko Laminetako koba bisitatu dute, Lekeitio eta Berriatua herrien artean. Hala, parte-hartzaileak gure inguruko txoko eta altxor ezkutuetan barrena ibili ziren natura beste ikuspegi batetik ezagutzeko. Bestalde, Anaitasunak antolatuta, ostiralean, hilak 24, Paulina Biegun eskalatzaile eta alpinista poloniarrarak 'De la roca a la resiliencia' izeneko documental-hitzaldia eskainiko du 18:00etan, Elkargunean (sarrera doan). Nacho Uliaquek zuzendu du dokumentala, eta Biegun mendiko istripu larri baten ondorioz heriotzaren atarian utzi zuen gertakariaren esperientzia kontatzen du. Proiekzioak eta protagonistarekin solasaldiak osatuko dute ekitaldia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laminetako koban, espeologia eginez

Laminetako koban, espeologia eginez