Borrar

Azkoitia

LABek bere esku «dagoen guztia» egingo du Juaristik Israelekin inolako harreman komertzialik izan ez dezan

El Diario Vasco

AZKOITIA.

Osteguna, 20 azaroa 2025, 20:02

Comenta

Azken egunetan Juaristi enpresaren inguruan zabaldu diren informazioen aurrean, LAB sindikatutik, Juaristiko enpresa batzordeko kide eta langileen gehiengoaren ordezkari den aldetik, honako hau adierazi du: Bere «elkartasun osoa» adierazi nahi dio Palestinako herriari, egun bizi duen egoera humanitario onartezinaren aurrean. Israelgo Gobernua gauzatzen ari den politika genozida «irmo gaitzesten» du, eta, era berean, salatu egiten du Palestinako lurraldeetan ematen ari den sarraskia eta okupazio ilegal etengabea. Halaber, bere konpromisoa berretsi nahi du: «gure esku dagoen guztia egingo dugu Israelekin inolako harreman komertzialik ez izateko», adierazi dute sindikatutik. Era berean, langileen ordezkari gisa, «giza eskubideen eta justizia internazionalaren oinarrizko printzipioen aurkako edozein egoeraren aurrean, arduraz eta koherentziaz jokatzen» jarraituko duela azpimarratu nahi du LABek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco LABek bere esku «dagoen guztia» egingo du Juaristik Israelekin inolako harreman komertzialik izan ez dezan