.jpg)
Azkoitia
Kalejirak, dantzaldia eta mozorro lehiaketa Inauterietako egun handianSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Kalejirak, dantzaldia eta mozorro lehiaketa Inauterietako egun handianIkastetxeetako ikasleek eman zieten irekiera ostiralean inauteriei. Parrokiaren aurrealdean elkartu ziren. Plazaberri zeharkatu zuten Balda plazaraino, eta handik Ibaiondo kaletik barrena joan ziren, Parrokiara iristeko. Behin desfilea amaituta, Udalak prestatutako meriendaz gozatzeko aukera izan zuten, eta ondoren Oihan Vegaren emanaldiaz gozatzeko eta dantzatzeko aukera izan zuten plazan.
Inauterietako egun potoloa larunbatean izango da. Goizean, Txalkor Txistulari Taldearen, Musika Bandaren eta Bizkargi Musika Eskolako ikasleen kalejirak izango dira nagusi. Eguerdian eta bazkalostean, UK03 txarangak hartuko die erreleboa, eta 18:30etik aurrera, dantzaldia izango da plazan, Joselu Anaiekin. Mozorro lehiaketaren sari banaketa egingo dute 21:00etan, eta Joselu Anaiek jarraituko dute ondoren.
Berdintasun arloaren eskutik, Indarkeria Matxistarik Gabeko Gunea ipiniko dute 20:30etik 23:30era, eta 23:00etatik 02:00etara, alkoholaren eta beste drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak saihesteko eta murrizteko zerbitzua eskainiko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.