Azkoitia
II. Hike Eizan! Bertsoraper lehiaketara aurkezteko azken eguna da gaurSari banaketa ekainaren 22an, 19:00etan, Elkargunean egingo den II. Hike eizan! Bertso Saioarekin batera izango da
El Diario Vasco
AZKOITIA.
Asteartea, 16 maiatza 2023, 22:53
Azkoitiko Udalak, Hike eizan! taldearekin elkarlanean, II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa antolatu du, eta gaur amaituko da lanak aurkezteko epea. Iaz bezala, sariak hiru kategoriatan banatuko dira. Gazteen kategoria edo 18 urte artekoa, helduen kategoria edo 18 urtetik gorakoa, eta Azkoitia Saria. Bertso sorta onena idatzi duen herritarrak jasoko du Azkoitia Saria, gazteen zein helduen arloan.
Parte hartu nahi duten gazteek gutxienez sei bertso idatzi beharko dituzte, eta helduek, zortzi. Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Ber-tsozale Elkarteko bina kidek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 29an ezagutaraziko da. Lehiaketaren oinarriak www.azkoitia.eus atarian kontsulta daitezke eta edozein zalantza argitzeko euskara@azkoitia.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 85 71 75 telefonora deitu.
Sari banaketa eta bertso saioa
II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekainaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Elkargunean egingo den III. Hike eizan! Bertso Saioarekin batera izango da. Aurten oholtzan izango ditugu bertsotan Andoni Egaña, iazko bertsopaper lehiaketako sariduna den Eli Pagola, Jesus Mari Irazu eta Nerea Elustondo.