Borrar
Korrikalariez gainera, jende ugari gerturatu zen auzora lasterkariak animatzera . E.A.

Azkoitia

Giro paregabea eta partaidetza aparta X. San Martin mendi lasterketan

Kategoria desberdinetan 170 korrikalari inguru lehiatu ziren eta Borja Zubizarreta azkoitiarra izan zen garaile proba nagusian

Eli Aizpuru

Azkoitia

Larunbata, 15 azaroa 2025, 21:15

Comenta

San Martin jaietan murgilduta dago izen bereko auzoa eta atzokoan egitarauko ekitaldi garrantzitsuenetakoa ospatu zen. Hamargarrenez antolatu zuten San Martin mendi lasterketa eta eguraldi onak lagunduta, jende ugari bertaratu zen.

Kategoria desberdineko probak egin ziren: gaztetxoena, umeena eta nagusiena. Guztira 170 lagunek hartu zuten parte. Bederatzi kilometro eta 450 metroko desnibela gainditu behar izan zuten proba nagusiko ibilbidean, Hiru kategoriatan banatu zuten proba, eta gizonetan, Borja Zubizarreta izan zen San Martingo kanpaia jotzen aurrena , 00.44.07 denbora eginda; bikote mistoetan, Jon Intxausti eta Naroa Uria izan ziren azkarrenak, 00.55.28 eginda; eta emakumeetan, Elene Aldalur helmugaratu zen estreinako, 00.59.23 denborarekin.

Behin lasterketak amaituta, txikitxoek gozokiekin gozatu ahal izan zuten eta zozketa ugari ere egin zituzten korrikalari guztien artean.

Gaur ere festan

Gaur, igandea, izango da San Martin jaietako azken eguna. 11:00etatik aurrera hamaiketakoa egingo dute eta arratsaldean, 16:00etan, umeen jolasekin emango diete amaiera festei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro paregabea eta partaidetza aparta X. San Martin mendi lasterketan

Giro paregabea eta partaidetza aparta X. San Martin mendi lasterketan