Borrar
Iazko helduen lasterketa San Martingo ermitara bidean. E.A.

Azkoitia

Bertso afaria, mendi lasterketa, musa edo ume jolasak, sanmartinetako menuan

Ostiraletik igandera bitartean San Martin jaiak ospatuko dituzte izen bereko auzoan eta egitarau oparoa prestatu dute

Eli Aizpuru

Azkoitia

Osteguna, 13 azaroa 2025, 20:15

Comenta

San Martin auzoa jaietan murgilduko da asteburuan. Ostiraletik, igandera bitartean askotariko ekitaldiak antolatu dituzte elkarlanean Ardatz eta Mikologia elkarteek. Hasteko, bertso afaria izango da gaur Ardatz elkartean. 21:00etan. Amets Arzallus eta Jon Maia izango dira bertan.

Bihar, azaroak 15, kirola izango da protagonista. Goizaldean egingo dute X. San Martin mendi lasterketa eta aurtengoan berrikuntzak izango dira. Izan ere, helduen eta umeen korrikaldiez gain, gaztetxoena antolatu dute, hau da, 16 urtez azpikoena. Antolatzaileen esanetan, gaztetxoen proban jende pilaketa sahiestea nahi da. Hala ere, «zentzuz» jokatzeko eskatzen dute eta proba aukeratzekorakoan bakoitzak bere gaitasunak «ondo neurtzeko». Izan ere, «ibilbidea gogorra ez bada ere, mendi lasterketa da eta bere zailtasunak ditu», azaldu dute. Honela, 10:00etan, 16 urtetik beherakoentzako 4 kilometroko eta 180 metro positiboko lasterketa izango da.

Goizeko 10:40ean, umeen korrikaldia izango da. 10:50erako amaituta beharko dute probek, 11:00etan, lasterketa nagusia hasiko baita. 9 km eta 450 metro positiboko desnibela izango ditu.

Helduen proban parte hartu ahal izateko, izen-emateak 10:00etan egin beharko dira Mikologia Elkartean. Diziplina ezberdinetarako sailkapenak izango dira, eta sariak banatuko dira emakumezko, gizonezko eta bikote mistoen kategorietan. Banaka lehiatzeko asmoa dutenek 15 euro ordaindu beharko dute, eta bikote mistoek, 30 euro. Parte-hartzaileen artean zozketa ere egingo da. Dutxak kiroldegian izango dira, eta helmugan hamaiketakoa eskainiko dute.

Gaztetxoen eta haurren lasterketetan parte hartzeko, aldiz, ez da aurrez inskripziorik egin beharko. Nahikoa izango dute lasterketa hasi baino minutu batzuk lehenago irteera puntura ager-tzearekin.

Arratsaldean, 16:00etan, Mus txapelketa jokatuko dute Ardatz Elkartean. Bikoteek 15:00etan izena eman beharko dute (25 euro). Azkenik, igandean, trikitilarien erromeria egingo da, eta bertaratzen direnek haragi egosia, txorixoa eta salda izango dituzte Ardatz elkartean bertan. Arratsaldean, 16:00etan, umeentzako jolasak antolatuko dituzte, eta horiekin emango zaie amaiera jaiei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertso afaria, mendi lasterketa, musa edo ume jolasak, sanmartinetako menuan

Bertso afaria, mendi lasterketa, musa edo ume jolasak, sanmartinetako menuan