Azkoitia
Bederatzi lasterketa hartuko ditu igandean Xabier Muniberen 41. Partehartze Herrikoiak
Secciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Bederatzi lasterketa hartuko ditu igandean Xabier Muniberen 41. Partehartze HerrikoiakXabier Munibe ikastolako Udaberri guraso elkarteak antolatuta, igande honetan jokatuko da Xabier Munibe 41. Parte Hartze Herrikoia herriko kaleetan. Urtero bezala, Azkoitiko zein inguruko herrietako ehunka ume elkartuko dira lasterketetan parte hartzeko. HH4 mailatik DBH2 mailara arteko ikasleek izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera, goizeko 10:30etik 11:55era bitartean. Guztira bederatzi lasterketa jokatuko dira.
HH4 eta HH5 mailetako ikasleak Beti Poz elkartearen paretik abiatuko dira 400 metroko ibilbidea eginez; HH4koak 10:30ean irtengo dira, eta HH5ekoak 10:45ean. Gainerako lasterketa guztiak Plazaberritik abiatuko dira. LH1eko ikasleen proba 10:55ean hasiko da, eta hamar minutura LH2koena. Bi talde horiek 550 metro egingo dituzte, Plazaberri eta Ibaiondo kaleen arteko itzuli txiki bat osatuz.
LH3ko eta LH4ko ikasleek 1.100 metro egin beharko dituzte, bi itzuli txiki eginez; LH3koen proba 11:15ean hasiko da, eta LH4koena 11:25ean.
LH5ekoak 11:35ean irtengo dira, eta LH6koak hamar minutu geroago. 1.550 metro egingo dituzte. Azkenik, DBH1eko eta DBH2ko ikasleen lasterketarekin amaituko da ekitaldia, 11:55ean. Hauek bi kilometroko ibilbidea osatuko dute.
Lasterketa guztiak Plazaberrin amaituko dira, eta parte hartzaile guztiek hamaiketakoa eta kamiseta bana jasoko dute.
Jardunaldiari amaiera emateko, 12:30ean sari banaketa ekitaldia egingo da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.