Azkoitia
Azkoitiko Udaleko Berdintasun arloak Ahalduntze ikastaroak antolatu ditu beste behinUrte amaiera bitartean, zazpi ikastaro emango dira. Izen-emate epea irailaren 29an itxiko da
Sara Utrera
azkoitia.
Ostirala, 5 iraila 2025, 20:29
Udaleko Berdintasun arloak Ahalduntze Ikastaroak antolatu ditu beste behin. Ikastaroek, emakumeen ikuspegitik abiatuta, hausnarketa eta partaidetza gunea eskaintzen dute, emakumearengatik eta emakumearentzat espazioa, hain zuzen. «Autonomia eta konfiantza lan-tzeko, bizipenak edo kezkak partekatzeko, eta eskubideez jabe-tzeko topaguneak eskaintzea» da helburua.
Urte amaiera bitartean, zazpi ikastaro emango dira: Haurdunaldirako yoga ikastaroa; Erditu ondorengo yoga ikastaroa; Hitz-ahalduntzen; Upcycling-joskin-tza eraldatzailea; xilografía; Berdintasunari puntadak ematen; eta 'Gure behar emozionalak landu' izeneko ikastaroa. Izen-emate epea irailaren 29an itxiko da.
Emakumea da protagonista haurdunaldian, erditzean eta ondorenean. Yoga eta pilateseko ariketen bidez, aipatutako lehenengo ikastaroan emakume haurdunentzat bizkarra zaintzeko, ten-tsioak askatzeko, umetxoarekin konektatzeko eta konfiantza izateko gunea sortuko da. Bigarrengoan, erditu ondorengo yoga ikastaroan, emakumeek lan egiteko eta gorputza aska-tzeko hainbat ariketa egingo dira, baita ariketa hipopresiboak ere. Saio batzuetan haurrek ere parte hartuko dute haiekin masajeak, jolas txikiak eta abestiak egiteko.
Helburua da «autonomia eta konfiantza lantzeko, bizipenak edo kezkak partekatzeko, eta eskubideez jabetzeko topaguneak eskaintzea»
Hitz-ahalduntzen ikastaroan, gaztelania eta oinarrizko euskara ikastearen bidez, beste herrialde batzuetatik datozen emakumeek beren ahalduntze-prozesuetan eragin positiboa duten hizkuntz gaitasunak eta trebetasun pertsonalak garatuko dituzte. Ikastaroa emakumeen arteko sareak eraikitzeko gune aproposa da.
Upcycling-joskintza eraldatzailean arropa zaharrari aukera berria emango zaio. Erabiltzen ez diren bakero, alkandora eta abar erabiliko dira poltsak sortzeko. Bide batez, industria modak eragiten dituen presioak identifikatzen eta kontsumitzaile gisa ahalduntzeko bideak bilatzen saiatuko dira partaideak.
Xilografia ikastaroan aintzinako grabatuaren teknika hori ikasiko da. «Ez da marrazten jakin behar, eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen dena eta paperean azalduko da islada. Erreferentziazko artistak eta emakume artisten kolektiboen ekin-tzak ere ikusgai izango ditugu», azaldu dute antolatzaileek.
Berdintasunari puntadak ematen' izeneko saioetan josten eta trikotatzen ikasteaz gain, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunei buruz hausnartuko dute eta emakumeen aurkako indarkeria matxista salatzeko eta prebenitzeko ekintzak bultzatuko dituzte.
Amaitzeko, 'Gure behar emo-zionalak landu' ikastaroan emakumeen ongizate psikologikoa sustatu nahi da, behar emozionalei erantzuten ikasteko espazio bat eskainiz. «Psikologia positiboan eta psikologia kognitibo-konduktualean oinarrituta, gure pentsamenduez, sentimenduez eta jokabideez jabetzen ez ezik, horiek eraldatzeko ariketak egiten ere ikasiko dugu», azaldu dute.
Ikastaroetan izena eman daiteke udaleko Herritarren Arreta Bulegoan presentzialki egin nahi bada, edo www.azkoitia.eus atariaren bidez, elektronikoki, https://azkoitia.eus/es/ikastaroak orrian. Informazio gehiagorako, 943.542014 telefonora deituta, edo berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzita.