Azkoitia
Artetxe, Mendiluze, Iguaran eta Irazu bertsolariak V. Hika bertso saioan19:00etatik aurrera Elkargunean; IV. Hike eizan! bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira ekitaldian
Eneritz Artetxe, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Jesus Mari Irazu bertsolariak izango dira Elkarguneko oholtza gainean bihar, hilak 26an, ospatuko den V. Hika bertso saioan. Hitzordua 19:00etan hasiko da, eta gai-jartzaile lanetan Haritz Alberdi arituko da. Sarrera irekia eta doakoa da.
Bertsolariek hika arituko dira kantuan, noka eta toka erabiliz, alegia. Bertso saioaz gain, ordea, ekitaldiak badu beste helburu bat. IV. Hike eizan! bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira, eta bertaratzen diren ikus-entzuleek irabazleen ahotik entzungo dituzte bertso-sorta sarituak.
Helduen mailan, lehenengo saria Iñigo Legorburu Arregi hernaniarrak jasoko du 'Elkar ezagutuz' lanarengatik, eta bigarrena, Juan Ramon Alberdi Ibarmia azkoitiarrak eramango du 'Justizia' izenburupean landutako bertsoengatik.
Azkoitia saria, helduetan, Naia Arrizabalaga Arrietak eskuratuko du 'Begi bustiei' bertso-sortari esker.
Gazteen mailan, azkoitiarra den Oier Juaristi Agirrebeñak irabazi du lehenengo saria 'Gure euskara zaharra' bertsoengatik. Lan bakarra aurkeztu zenez, ez da beste saririk banatuko gazteetan.
Umeen mailan, bertso-sorta onenaren saria Errezilera joango da, Mikel Zabala Tolosaren eskutik, eta 'Errezilen galduta' lanarengatik.
Haurren kategorian, berriz, Azkoitia Saria, Nora Arrizabalaga Arrietak jasoko du 'Zaindu naunelako' bertsoengatik.
Udalak Hike eizan! lantaldearekin, Erniarraitz Bertsozale elkartearekin eta Badihardugu Euskara Elkartearekin elkarlanean garatzen du hitanoa sustatzeko proiektua 2020tik.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.