Borrar
Jai egitaraua hasteko, auzo-afaria gaur iluntzean Urdanetan.

Costa Urola

Auzo afaria eta erromeria gaur Urdaneta auzoan

San Martin jaietako egitarau zabala izango dute asteburu osoan

A. E.

AIA.

Osteguna, 6 azaroa 2025, 20:34

Comenta

Aiako Urdaneta auzoak San Martin jaiak ospatuko ditu gaurtik aurera. Txupinazoa 19:00etan jaurtiko da eta jarraian trikipoteoa izango da Enaitz Alberdi eta Errearek alaiturik; 21:00tan auzo afaria egingo dute frontoian eta afalostean, erromeria frontoian. Ximor taberna ere zabalik izango da goizaldera arte, DJ Indateren eskutik.

Bihar larunbata, 17:00etan, mus txapelketa hasiko da, Indamendi elkartean eta ordu berean, haurrentzako jolasak, txokolate beroa eta sorpresa ugari. Gauerditik aurrera DJ Boletusrumberus izango da Ximor tabernan goizaldera arte.

Igandea jubilatuen eguna izendatu dute eta 11:00etako meza nagusia eta gero, 12:00etan, auzotarren arteko helduen pala eta esku pilota txapelketako finalak jokatuko dira; 14:00etan auzoko nagusiekin bazkaria izango da Indamendi elkartean, Angel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia bertsolariekin eta Elizagoien ahizpa trikitilariekin. Arratsaldeko 18:00etan, Gipuzkoako Lehen Mailako emakume aizkolarien txapelketa eta gizonezkoen Ingude Altxatze Txapelketa jokatuko dira eta, segidan, erromeria Elizagoien ahizpekin.

Egitarauak asteartean jarraituko du, goizeko 11:00etako meza nagusiarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzo afaria eta erromeria gaur Urdaneta auzoan

Auzo afaria eta erromeria gaur Urdaneta auzoan