Costa Urola
Arratsaldeko txupinazoarekin hasiko dituzte San Martin jaiakS. U.
ERREZIL.
Osteguna, 6 azaroa 2025, 20:34
Iluntzeko 19:00etako txupinazoarekin emango diete hasiera modu ofizialean sanmartinei. Udaletxeko balkoitik izango da eta Zelatungo bordakoek botako dute. 20:00etan gaztetxoen dantza emanaldia izango da eta 21:00etan, herri afaria Akerra elkarteak eskainita; ondoren, Obaneuke taldearekin dantzaldia izango da, eta atsedenaldian, txinga txapelketa. 07:00etan, Gaupaseroen argazkia aterako da.
Bihar berriz, 14:00etan, bertso bazkaria izango da Letea jatetxean; Nerea Elustondo eta Sebastian Lizaso izango dira, eta Erkizi eta Julen Labaka trikitilariek girotuko dute. Arratsaldeko 16:30ean ume jolasak izango dira. 20:00etan sagardo eta pintxo dastaketa Euskal Parrillaren eskutik, eta 23:00etan Iratzar musika taldearen emanaldia. Igandean, 11:00etan, Umeen kros herrikoia jokatuko da, eta kalejira egingo da herriko erraldoiekin eta trikitilariekin eta arratsaldean, herri kirol erronka gurasoak ez gurasoen kontra.
Hilaren 10ean, paintball eta puzgarriak izango dira arratsaldean Inguru Abentura-ren eskutik. Hilaren 11n, San Martin eguna ospatuko da: 11:00etan meza izango da eta ondoren, kalejira herriko erraldoiekin eta musikaz girotuta, eta, ondore, hamaiketakoa Borondegin. Arratsaldean 'Azkikeriak' ikuskizuna izango da frontoian. Festak hilak 16an amaituko dira jubilatuen egunarekin.