Costa Urola
Antolatzaileak «gustura» II. Motor AsteburuarekinAstelehena, 27 urria 2025, 20:22
Ardatz Motorsport kirol klubak antolatuta, II. Motor Asteburua izan dute Errezilen. Autoek eta hauen inguruko hitzaldiek eta ekitaldiek hartu dute protagonismoa eta antolatzaileak «gustura» daude jasotako erantzunarekin. «Ostiraleko plan herrikoiak izan zuen agian arrakastarik txikiena, baina ezin gara kexatu, ekitaldi gehienetan jende askok parte hartu baitu», esan dute. II. Motor Asteburuak hitzaldiak, auto erakusketa, Lokatzez Blai erakustaldia eta txapelketa, Klik Argazki Rallya edo musika eta afaria izan ditu. Autoen inguruko topaleku paregabea bilakatu da Errezil.