Borrar

Costa Urola

'Altxorraren bila', orientazio jolasa familian burutzeko aukera Iturraranen

A. E.

aia.

Ostirala, 31 urria 2025, 20:20

Comenta

Udazkenean, larunbat, igande eta jaiegunetan, Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio zirkuituetako batean 'Altxorraren bila' jolasa burutzeko aukera eskaintzen da. Orientazio mapa baten laguntzaz Iturrarango Lorategi Botanikoan balizak topatu beharko dira eta horretaz gain naturako zenbait gaiei buruzko galderei erantzun beharko zaie altxorra bilatu ahal izateko.

Jolasa udazkeneko asteburuetan burutuko da, gaur eta bihar adibidez, goizeko 10:00etatik aurrera, 2 ordu eta erdiko iraupenarekin. Prezioari dagokionez, helduek 5,50 euro ordaindu beharko dituzte eta 12 urtetik beherakoek 3,50 euro. Jolasarekin batera, sorpresak ere iragartzen dituzte.

Parte hartzeko, aurrez erreserba egin behar da, 943.835389 telefonora deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidean.

Bestalde, hilaren 23rako, 'Galdutako erlearen bila' ekimena antolatu da eta 30erako Agorregiko burdinolan, ogia egin eta jateko aukera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Altxorraren bila', orientazio jolasa familian burutzeko aukera Iturraranen