Costa Urola
'Altxorraren bila' jolasa Iturrarango Lorategi Botanikoan asteburu honetanA. E.
aia.
Osteguna, 13 azaroa 2025, 20:15
Udazkeneko larunbat, igande eta jaiegun guztietan antzera, Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio zirkuituetako batean 'Altxorraren bila' jolasa burutzeko aukera izango da asteburu honetan ere goizeko 10:00etatik 11:30era. Orientazio mapa baten laguntzaz Iturrarango Lorategi Botanikoan balizak topatu beharko dira eta horretaz gain naturako zenbait gaiei buruzko galderei erantzun beharko zaie altxorra bilatu ahal izateko.
Parte hartzeko, aurrez erreserba egin behar da: iturraran@ gipuzkoanatura.eus