Borrar
Akelarre taldeko musikariak, atzean entzuleak dituztelarik.

Costa Urola

Akelarre taldeari buruzko dokumentala

Ondoren musikariekin mahai-ingurua eta luntxa,gaur iluntzean Aiako probalekuan

Antxon Etxeberria

AIA.

Osteguna, 27 azaroa 2025, 20:43

Comenta

Akelarre musika taldearen historia jaso duen dokumentala proiektatuko da gaur iluntzean, 20:00etatik aurrera, Aiako probalekuan. Ikus-entzunezko lan honen bitartez, amaierako puntua ipini dio taldeak agertokiz agertoki emandako 30 urteko etapa oparoari, egindako ibilbide emankorraren hasiera berrikusiz eta unerik adierazgarrienak gogora ekarriz.

Akelarre taldea 70eko hamarkadan sortu zen, eta ingelesezko rock abestien euskarazko bertsioak nahasten zituzten euren abestiekin. Euskal Herriko plaza gehienak alaitu eta 16 disko kaleratu ostean esan zigun agur taldeak, 2005. urtean, edo hala zirudien... Izan ere, dokumentalari esker, pantailara itzuliko zaizkigu 'Eperra', 'Akelarre', 'Torkemada', '1, 2, 3, 4 ispiluen aurrean', 'Mendian gora' eta beste hainbat klasiko.

Gaur Aian ikusiko dugun 'Marearen kontra' izenburua daraman dokumentalaren proiekzioa eta gero, taldekideekin mahai ingurua izango da, taldekideen esperientziak elkarbanatuz eta, bukatzeko, euskal parrillaren eskutik, luntxa antolatu da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Akelarre taldeari buruzko dokumentala

Akelarre taldeari buruzko dokumentala