1.200 euskalzale baino gehiago bildu ziren plazan
Azkoitiko ikastetxeetako ikasleak kalejiran hurbildu ziren enparantzara erabat bete zutelarik
JOAQUIN SUDUPE
Jueves, 4 de diciembre 2014, 00:07
1.200 euskalzale baino gehiago bildu ziren atzo goizean Azkoitiko enparantzan euskararen aldeko aldarria egiteko. Euskararen Eguna festa giroan ospatu zuten Azkoitiko ikastetxeek eta egitarau luzez hornitu zuten eguna. Xabier Munibe, Floreaga eta Urola Ikastola Azkotia-Azpeitia BHI ikastetxetako ikasleek kalejiran etorri ziren enparantzara erabat bete zutelarik. Arratsaldean, festak aurrera jarraitu zuen erromeria, pintxo poteoa, manifestua eta gaztaina janarekin.
Honen harira, Azkoitiko Udalak bere interneteko domeinua .eus bihurtu du. Hala, atzotik aurrera, Udalaren web helbidea azkoitia,eus izango da.