Borrar

Urnieta

Txosnen ordenantza aldatzeko prozesua azaltzeko bilera

Hurrengo astean izango da zita Lekaio kultur etxeko areto nagusian, ostegunean arratsaldeko 18:30ean hasita

El Diario Vasco

urnieta.

Ostirala, 24 urria 2025, 21:00

Comenta

Udalak bilera irekia egingo du datorren ostegunean indarrean dagoen txosnen ordenantzaren berri emateko, aldaketa gauzatzeko jarraituko den prozesua kontatzeko eta herritarrek izan dezaketen edozein zalantza argitzen saiatzeko. Zita Lekaio kultur etxeko areto nagusian izango da arratsaldeko 18:30ean.

Izan ere, helburua da «herritar guztien beharretako ahalik eta gehien egokitzen den ordenantza bat egitea da». Horretarako, bilera horretaz gain, lanketa zuzena egingo da Jai Ba-tzordearekin, elkarteekin, udalerriko eragileekin eta interesa duen herritar ororekin.

Udalak bilera irekira joatera gonbidatzen ditu herritarrak informazio osoa izan dezaten lehen eskutik.

Martxan dago San Miel jaietan txosnak jartzeari buruzko udal ordenantza aldatzeko prozesua. Irailaren 24ean Udaletxeko iragarki-taulan argitaratu ostean, ordenantza berria egiteko ideiak eta ekarpenak jasotzeko balio duen 30 egun naturaleko jendaurreko erakustaldiari hasiera eman zitzazion. Epe hori azaroaren 6an amaituko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txosnen ordenantza aldatzeko prozesua azaltzeko bilera